Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa 2016-11-04

Joana Itzaina: "Biziki jende ezberdina ikusi dugu saio ezberdinetan"

Bertsularien Lagunak Elkarteko lehendakariak orain arteko saioetan izandako publikoaren aniztasuna azpimarratu du: "Nik uste lortu dugula tokiko jendea etortzea etxe ondoko saiora".
 Atzo aurkeztu zen Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketako finala, Baionako Lauga Gelan. Joana Itzaina, Bertsularien Lagunak Elkarteko lehendakaria, gustura zen aurtengo txapelketak orain arte egindako bidearekin: "nik uste lortu dugula tokiko jendea etortzea etxe ondoko saiora. Biziki jende ezberdina ikusi dugu saio ezberdinetan".

 Mattin Treku gogoan

 Txapelketa osoan zehar gogoan izan dute Mattin Treku Ahetzeko bertsolaria. Honela zihoen haren bertso baten bukaerak: "Zahar batentzat hamabost gazte heldu direla ondotik". Aurten ehun urte bete dira Mattin jaio zenetik, eta haren bukaera txapelketako lema moduan hartu dute. "Hamabost partehartzaile izan dira txapelketa honetan. Lema horren irudikatzeko final egunean txapela emango dio Panpili Treku Mattinen semeak." 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza