Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa 2016-11-04

Panpili Treku: "Enetzat ohore handi bat da aita oroituz txapeldunari txapela ematea"

Panpili Trekuk jantziko dio azaroaren 12an txapela Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko txapeldunari. Jendaurrean egotera ohituta ez dagoen arren "ohore handi bat" izango dela azaldu zuen atzoko prentsaurrekoan.
 Mattin Treku bertsolaria gogoan izan dute aurtengo Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketan. Aurten ehun urte bete dira Ahetzeko bertsolaria jaio zenetik, eta bere semeak, Panpili Trekuk, jantziko dio txapeldunari txapela.

 Atzoko prentsaurrekoan azaldu zuenez, "ohore handi bat izanen da aita oroituz txapeldunari txapela ematea". Gustura agertu zen bertsolaritzak gaur egun duen egoerarekin ere.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza