Bizkaiko bertsolari txapelketa - final laurdenak 2016-11-07

Nerea Ibarzabal irabazle azken kanporaketan eta finalaurrekoak erabakita

Nerea Ibarzabal, Eneko Arrate, Peio Ormazabal, Beñat Vidal, Igor Menika eta Beñat Romero aritu ziren kantuan. Finalaurrekoak azaroaren 19an hasiko dira.
Nerea Ibarzabal nagusitu zen Zaldibarren, Bizkaiko Txapelketako azken kanporaketan, 300 entzule inguru bertan zirela. Finalaurrekoetarako txartela lortu du Markina-Xemeindarrak. Lan puntuagarriak eginda, honela gelditu zen sailkapena:

    1- Nerea Ibarzabal         474,5
    2- Eneko Arrate             438,5
    3- Peio Ormazabal        429,5
    4- Beñat Vidal                 426
    5- Igor Menika                 388,5
    6- Beñat Romero            386,5

Bukaerako agurretan, Igor Menikak agurra ere iragarri zuen, txapelketan ez duela berriro parte kantatu zuen, 'Hauxe da despedidea' kantuarekin jokoa eginez.




Finalaurrekoak erabakita
Azaroaren 19an, Markina-Xemeingo Uni Frontoian, 17:30ean:

    Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’
    Jone Uria Albizuri
    Joseba Barandiaran Andueza
    Nerea Ibarzabal Salegi
    Oihana Bartra Arenas
    Txaber Altube Sarrionandia

 

Azaroaren 27an, Basauriko Artunduaga polikiroldegian, 17:30ean:


    Aitor Bizkarra Ruiz
    Beñat Ugartetxea Ostolaza
    Imanol Uria Albizuri
    Joseba Artza Zubillaga
    Onintza Enbeita Maguregi
    Xabat Galletebeitia Abaroa
 

Abenduaren 3an, Larrabetzuko udal frontoian, 17:30ean:

    Ander Elortegi Garatea
    Etxahun Lekue Etxebarria
    Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia
    Julen Erezuma Arzanegi
    Mikel Goiriena Larrazabal
    Miren Amuriza Plaza

Finala abenduaren 17an izango da, Bilbon Miribillan.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu