Urtarrilean hasiko da txapelketa 2016-11-08

Erabaki dira 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketako bertsolari parte-hartzaileak

Erabaki dira 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketako bertsolari parte-hartzaileak
Guztira hemezortzi bertsolarik hartuko dute parte 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketan. 2015eko txapelketako bost finalistak eta bi asteburutan jokatutako kanporaketetan sailkatu diren beste hamairu bertsolariak. Urtarrilaren 21ean aurkeztuko da txapelketa eta apirilaren 1ean izango da finala.
Guztira hemezortzi bertsolarik hartuko dute parte 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketa-n. 2015eko txapelketa-ko bost finalistak eta bi asteburutan jokatutako kanporaketetan sailkatu diren beste hamairu bertsolariak.

Hauxek dira 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketa-n finalista izateagatik zuzenean sailkatu diren bost bertsolariak: Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Oihane Perea, Xabi Igoa eta Zigor Enbeita.

Eta hauek azken bi asteburutan jokatu diren lau kanporaketetan sailkatu diren hamairu bertsolariak:
-saioak irabazita zuzenean sailkatu dira: Asier Otamendi, Andere Arriolabengoa, Iker Agirre eta Rikardo Gonzalez de Durana.
-eta hauek puntuazioaren arabera: Paula Amilburu, Serapio Lopez, Peru Abarrategi, Izar Mendiguren, Jagoba Apaolaza, Felipe Zelaieta, Ander Solozabal, Asier Rubio eta Jon Ruiz de Pinedo. 

2017ko Arabako Bertsolari Txapelketa urtarrilaren 21ean aurkeztuko da eta finala apirilaren 1ean jokatuko da Gasteizko Printzipal Antzokian. Informazio gehiago duzue hemen.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza