Kanporaketa jokatuko da finalaren aurretik 2016-11-09

VII. Mariano Izeta Sariketa hasiko da ostiralean

VII. Izeta Sariketako kanporaketa jokatuko da ostiralean Barañainen. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da Haizea elkartean eta saioaren ondoren merendua eskainiko dute. Finala azaroaren 18an izango da.
Hamar bertsolarik kantatuko dute VII. Mariano Izeta Sariketa-ko lehen kanporaketan: Patxi Castillo (Bera), Iker Gorosterrazu (Ituren), Amaia Elizagoien (Oronoz), Sarai Robles (Barañain), Alazne Untxalo (Ituren), Ekaitz Astiz (Iraizotz), Saats Karasatorre (Etxarri-Aranatz), Aitor Irastortza (Azpirotz), Joanes Illarregi (Leitza) eta Ander Baiano (Barañain).

Lehen kanporaketa ostiralean izango da Barañaingo Haizea elkartean. Saioa arratsaldeko 19:30ean hasiko da eta amaitutakoan merendua eskainiko dute.

Bertsolariek honako lan hauek egin beharko dituzte kanporaketa-saioan:
- Hasierako agurrak
- 8ko handian binaka gaia emanda bina bertso
- 8ko txikian binaka ofizioka hiruna bertso
- Lehen puntua emanda, bi bertso zortziko txikian
- Hitza emanda bertso bana

Lau bertsolari finalera
Ostiralean hamar bertsolari horietatik lau sailkatuko dira finalera. Finala azaroaren 18an izango da Baztanen eta bertso-afaria formatua izango du. Gaueko 21:00etan hasiko da.

Finaleko saioan ariketa hauek egin beharko dituzte bertsolariek:
- Hasierako agurrak
- 8ko handian binaka gaia emanda hiruna bertso
- 8ko txikian binaka ofizioka hiruna bertso
- Lehen puntua emanda, bi bertso zortziko txikian
- Gaia emanda kopletan, hiruna kopla osatu arte
- Bakarka gai bati, bina bertso
- Bukaerako agurrak

Saioetarako sarrerak
Barañaingo kanporaketa doakoa izango da eta finalerako sarrera 15 eurotan eskuratu ahal izango da.


Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza