Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa 2016-11-11

Finala jarraitzeko aukera izango da interneten eta telebistan

Finala jarraitzeko aukera izango da interneten eta telebistan
Bertsoa.eus-en eta ETB4an zuzenean ikusi ahal izango da saio osoa; ETB1ek buruz burukoa eskainiko du iluntzeko 21:00etatik aurrera. Igande bazkalostean ordubeteko laburpena ikusi ahal izango da ETB1en. Bertsoa.eus-en hautaketa zabala eta finalisten elkarrizketak eskainiko ditugu astelehenerako.
 Dena prest dago Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketako finalerako. Donibane Lohizunen abiatu zena Baionako Lauga Gelan bukatuko da bihar, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Hamabost bertsolari abiatu ziren eta honako sei hauek iritsi dira finalera:

 Sustrai Colina
 Amets Arzallus
 Odei Barroso
 Miren Artetxe
 Maddalen Arzallus
 Xumai Murua


 Zuzenean telebistan eta Bertsoa.eus-en

 Baionara joaterik ez dutenek finala zuzenean ikusteko aukera izango dute. Aitzol Barandiaranek aurkeztutako eta Xan Alkhaten iritziekin aberastutako zuzenekoa ikusgai izango da Bertsoa.eus-en eta ETB4an.

 Buruz burukoa ETB1en

 Iluntzeko 21:00etatik aurrera, berriz, ETB1ek buruz burukoa eskainiko du.

 Laburpenak telebistan eta sarean

 Igandean, berriz, finalaren biharamunean, saioaren ordubeteko laburpena ikusgai izango da ETB1en, bazkalostean, 15:00etatik aurrera.

 Bertsoa.eus-en ere finalaren hautaketa zabala izango da ikusgai astelehen goizerako. Finalisten iritziak ere bilduko ditugu.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu