Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa 2016-11-12

Sustrai Colina txapeldun

Sustrai Colina txapeldun
Amets Arzallus geratu da bigarren. Atzetik geratu dira, hurrenez hurren, Maddalen Arzallus, Odei Barroso, Miren Artetxe eta Xumai Murua.
  Sustrai Colina da Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketako txapelduna. Berak jaso du txapela Panpili Treku, Mattin Treku bertsolariaren semearen eskutik. Buruz burukoa Amets Arzallusekin jokatu du.

 Sailkapena

 Honela gelditu da gaurko saioko sailkapena:

 1.- Sustrai Colina      1008 puntu
 2.- Amets Arzallus      998 puntu
 3.- Maddalen Arzallus   581 puntu
 4.- Odei Barroso        576,5 puntu
 5.- Miren Artetxe       571 puntu
 6.- Xumai Murua         537,5 puntu

 Txato Saria

 Txapelaz gain, Txato Saria ere banatu da gaurko saioan. Aitor Renteria, "Txato"-ren omenez eman da saria eta kantaera onena eta doinu hautaketa zabalena egin duen bertsolariari eman zaio. Azkenean, Odei Barroso izan da saria jaso duena.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu