Elizondoko Kortarixar jatetxean izango da 2016-11-17

Bihar jokatuko da VII. Mariano Izeta sariketako finala

Bihar jokatuko da VII. Mariano Izeta sariketako finala
Pasa den ostiralean jokatu zen kanporaketan lau bertsolari sailkatu ziren biharko finalera: Alazne Untxalo, Iker Gorosterrazu, Joanes Illarregi eta Patxi Castillo. Finala Elizondoko Kortarixar jatetxean izango da iluntzeko 21:00etan. Txartelak salgai daude dagoeneko.
Pasa den ostiralean Barañainen jokatu zen VI.Mariano Izeta sariketako kanporaketa. Han aritu ziren kantuan Patxi Castillo (Bera), Amaia Elizagoien (Oronoz), Sarai Robles (Barañain), Iker Gorosterrazu (Ituren), Alazne Untxalo (Ituren), Ekaitz Astiz (Iraizotz), Saats Karasatorre (Etxarri-Aranatz), Aitor Irastortza (Azpirotz), Joanes Illarregi (Leitza) eta Ander Baiano (Barañain).

Egin beharreko lanak eginda, Alazne Untxalok irabazi zuen saioa eta horrela geratu ziren hurrengo hirurak: bigarren Iker Gorosterrazu, hirugarren Joanes Illarregi eta laugarren Patxi Castillo. Lau bertsolari horiek sailkatu ziren biharko finalera.

Finala biharko jokatuko da Elizondon
Bertso-afari formatua izango du finalak eta Elizondoko Kortarixar jatetxean jokatuko da iluntzeko 21:00etan. Txartelak 15 euroren truke daude salgai Elizondoko Fantxike arropa eta opari dendan eta Nafarroako Bertsozale Elkartean ere erreserbatu daitezke (948143747 telefonoan edo nafarroa@bertsozale.eus posta elektronikoan).

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza