Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2016-11-21

Jone Uria nagusi Markina-Xemeinen

Jone Uria nagusi Markina-Xemeinen
Atzetik geratu dira, hurrenez hurren, Nerea Ibarzabal, Eneko Abasolo "Abarkas", Oihana Bartra, Txaber Altube eta Joseba Barandiaran. Igande honetan jokatuko da bigarren finalaurrekoa, Basaurin.
 Jone Uriak lortu du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako lehendabiziko txartela. Larunbatean Markina-Xemeinen jokatu zen lehenengo finalaurrekoa, 700 bertsozaleren aurrean, eta honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Jone Uriak                    514,5 puntu
 2.- Nerea Ibarzabalek             482 puntu
 3.- Eneko Abasolo "Abarkas"-ek    478,5 puntu
 4.- Oihana Bartrak                476 puntu
 5.- Txaber Altubek                450,5 puntu
 6.- Joseba Barandiaranek          396,5 puntu

 Igandean Basaurin

 Bigarren finalaurrekoa igande honetan izango da, arratsaldeko 17:30ean, Artunduaga kiroldegian. Honako seikote hau ariko da kantuan:

 Aitor Bizkarra
 Beñat Ugartetxea
 Imanol Uria
 Joseba Artza
 Onintza Enbeita
 Xabat Galletebeitia


 Finala abenduaren 17an jokatuko da Bilbon, Miribillan.

 Sarrerak salgai

 Finalaurreko saioetarako eta finalerako sarrerak salgai daude jada www.bertsosarrerak.eus atarian. Horrez gain, saioko txarteldegian ere izango da sarrerak erosteko aukera. Igandean arratsaldeko 16:00etan zabalduko dira leihatilak.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza