Bertsoaldi onenak sarean daude 2016-11-22

"Testurak" Arrasaten

"Testurak" emanaldi berezia eskaini zuten azaroaren 11n Arrasateko Emakumeen Txokoan. Ainhoa Agirreazaldegi, Maider Arregi, Nerea Elustondo eta Oihana Bartra aritu ziren kantuan Maite Berriozabalen esanetara.
 Urteak dira emakume bertsolariak elkartzen hasi zirenetik. Urteotako ahalduntze prozesu horren ondorio da "Testurak" ekimena, taldean antolatutakoa eta Emakumeen Etxeen sarearekin elkarlanean herriz herri dabilena azken hilabeteotan. Azaroaren 11n Arrasateko Emakumeen Txokoan saio berezia eskaini zuten. Maite Berriozabal aritu zen gai-jartzaile lanetan. Bertsotan, berriz, honako laukote hau:

 Ainhoa Agirreazaldegi
 Maider Arregi
 Nerea Elustondo
 Oihana Bartra


 Bertsoaldi onenak sarean daude jada ikusgai.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza