Xenpelar Dokumentazio Zentroa 2016-11-18

Bi naufrago Markina-Xemeinen

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehen finalaurrekoa izango da bihar Markina-Xemeingo frontoian. Eta gaurko egunez duela hamabost urte, 2001ekoTxapelketa Nagusiko finalaurrekoa jokatu zen leku berean. "Gogoangarria" izan zen saioa, hala dio behintzat urte hartako liburuaren kronikak. Eta nabarmentzekoak Aitor Sarriegik eta Aitor Mendiluzek bakarka egindako lanak, "Naufragoarena" doinuan. Ikusgai dituzue hemen.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa-ren lehen finalaurrekoa izango da bihar Markina-Xemein-go frontoian. Eta gaurko egunez duela hamabost urte, 2001ekoTxapelketa Nagusiko finalaurrekoa jokatu zen leku berean.

"Gogoangarria" izan zen saioa, hala dio behintzat urte hartako liburuaren kronikak. Unai Iturriaga, Igor Elortza, Aritz Lopategi, Unai Agirre, Aitor Sarriegi eta Aitor Mendiluze ziren kantuan.

Azken bien bakarkakoak dituzue hemen ikusgai. Biak doinu berean kantatu zuten: “Itsaso hori dago zatarra” edo “Naufragoarena” deitu izan zaionean. Zein baino zein bertsoaldi ederragoak.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza