67 urte zituen 2016-11-19

Juan Mari Narbaiza bertsolaria hil da

1967ko San Isidro egunez egin zuen lehenengo plaza Arraten eta ordutik, saio eta txapelketa askotan parte hartua da. Besteak beste, Xenpelar Saria irabazi zuen 1971n. Gai-jartzaile eta bertso-irakasle lanetan ere aritu zen.
 Juan Mari Narbaiza bertsolari eibartarra hil zen atzo 67 urte zituela. Ibilbide luzeko bertsolaria izan zen, 1967ko San Isidro egunez egin baitzuen lehenengo saioa Arraten, Antonio Mari Eizmendi "Loidisaletxe" bertsolariarekin batera.

 Ordutik hainbat saio eta txapelketatan parte hartu zuen eta, besteak beste, Xenpelar Saria irabazi zuen 1971n. Gai-jartzaile eta bertso-irakasle lanetan ere aritu izan da.

 Hileta elizkizuna gaur

 Bere aldeko hileta elizkizuna gaur izango da Eibarko San Andres parrokian, iluntzeko 19:00etan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza