Ostiralean jokatu zen finala Elizondon 2016-11-21

Joanes Illarregi txapeldun Mariano Izeta sariketan

Joanes Illarregi txapeldun Mariano Izeta sariketan
Ostiralean jokatu zen VII.Mariano Izeta sariketaren finala Elizondoko Kortarixar jatetxean. Afalostean egin zuten saioa eta Joanes Illarregik jantzi zuen txapela puntu gehien lortuta. Berarekin aritu ziren kantuan Alazne Untxalo, Iker Gorosterrazu eta Patxi Castillo.
VII.Mariano Izeta sariketaren finala jokatu zen ostiralean Elizondoko Kortarixar jatetxean. Afalostean eta tripak ondo beteta egin zuten saioa Joanes Illarregik, Alazne Untxalok, Iker Gorosterrazuk eta Patxi Castillok. Azkenean, puntu gehien lortuta, Joanes Illarregi leitzarrak jantzi zuen txapela.

Fernando Anbustegi jarri zizkien gaiak eta epaile-lanetan aritu ziren Saioa Mitxelena, Jon Abril eta Izaro Mitxelena. Mariano Izeta zenaren alabak jantzi zion txapela txapeldunari han elkartutako 60 lagunen aurrean.

Mariano Izeta gogoan
Sariketa hau bi urtez behin antolatzen du Nafarroako Bertsozale Elkarteak, Baztango Udalaren laguntzarekin. Nafarroako bertsolari gazte eta hasiberriak ezagutaraztea da helburu nagusia eta bide batez, Mariano Izeta baztandarrak bertsolaritzaren alde egindako lana omentzea.

Zazpigarren aldiz antolatu dute aurten beraz, zazpigarren txapelduna da Joanes Illarregi. Bere aurretik bertsolari hauek irabazi dute Mariano Izeta sariketa: Jon Barberena, Oier Lakuntza, Jon Elizetxe, Iñaki Aleman, Aimar Karrika eta Saioa Alkaizak.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza