Xenpelar Dokumentazio Zentroa 2016-11-25

Juan Mari Narbaizaren bertsoak gogoan

Juan Mari Narbaiza hil berri dela, asteroko memoriaren ariketa honetan bertsolari eibartarraren bertso-jarduna gogoratu nahi dugu.Plazaz plaza asko ibilitako bertsolaria zen Narbaiza eta Txapelketa Nagusiko finalerdietara ere iritsi zen 1980ean eta 1986an. Juan Mari Narbaiza eta Andoni Egañaren arteko bertsoaldia duzue ikusgai, 1986ko Txapelketa Nagusian, Tolosan.
Juan Mari Narbaiza hil berri dela, asteroko memoriaren ariketa honetan bertsolari eibartarraren bertso-jarduna gogoratu nahi dugu. Narbaizaren oroitzapena eta bere bertsoak geratuko zaizkigu eta haiei egingo diegu gaurkoan lekua.

Plazaz plaza asko ibilitako bertsolaria zen Narbaiza, batez ere 80ko eta 90eko hamarkadetan. Eta Txapelketetan ere erakutsi zuen bere maila; Txapelketa Nagusiko finalerdietara iritsi zen 1980ean eta 1986an.

1986ko Txapelketa Nagusiko bertsoaldia da hau, Tolosako saioan zortziko txikian Andoni Egañarekin.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza