Hitzetik Hortzera 2016-11-25

Oier Sanjurjo elkarrizketatuko dute igandeko Hitzetik Hortzeran

Elkarrizketaz gain Iruñeko, Ermuako eta Arrasateko bertsoaldiak eskainiko ditu igandeko programak. Aste honetako historikoan 2001eko Txapelketa Nagusian Donibane Garazin Fredi Paiak eta Arkaitz Goikoetxeak egindako bertsoaldia berreskuratuko du programak.
 Oier Sanjurjo izango da igandeko Hitzetik Hortzerako elkarrizketatua. Bertsozalea da Osasuna taldeko kapitaina eta, igandeko programan, bere ibilbideaz eta bertsolaritzak eta futbolak dituzten antzekotasunez ariko da.

 Epailea eta futbolaria historikoan

 Futbola bertso-gai bilakatuko da aste honetako Historikoan ere. 2001ean futbolariaren eta epailearen paperetik aritu ziren Arkaitz Goikoetxea eta Fredi Paia Donibane Garazin. Txapelketa Nagusiko saioa zen, eta umoretik aritu ziren zortziko txikian elkarri zirika. Bertsoaldi hori berreskuratuko du igandeko programak.

 Iruñea, Ermua eta Arrasateko bertsoaldiak

 Dena den, gaurkotasunak ere izango du lekurik aste honetako programan. Iruñean Bertsoaroa zikloko azkeneko bertso-saioan izan ziren Hitzetik Hortzerako kamerak. Tartean, Nafarroako, EAEko eta Euskal Elkargoko lehendakarien arteko bilera antolatu nahian aritu ziren Julio Soto, Beñat Gaztelumendi eta Amets Arzallus; futbolzalearen eta tabernariaren paperetik jardun ziren Julio Soto eta Agin Laburu; Xalbadorri kantatu zion Amets Arzallusek bakarka eta bertsotan egingo zuen robota sortzeko lanetan aritu ziren Julio Soto eta Beñat Gaztelumendi. Bertsoaldi horiek entzungai izango dira igande honetako programan.

 Eta Ermua eta Arrasateko bertsoaldiak ere ekarriko dituzte pantailara: gorputzeko atal bana hautatzen arituko dira Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Alaia Martin, Amets Arzallus, Uxue Alberdi eta Unai Iturriaga; etxeko lanen inguruan ikuspegi desberdinak dituzten bi irakasleren larrutik jardun ziren Alaia Martin eta Andoni Egaña eta zahar-etxe batean sartuko dira Oihana Bartra eta Maider Arregi.

 Igandean ikusgai
 
 Hori dena eta askoz gehiago igande honetan izango da ikusgai ETB1en, arratsaldeko 15:00etatik aurrera. Eta laster interneten ere bai EITB Nahieran-en.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu