23. edizioa da aurtengoa 2016-11-24

Larunbat honetan hasiko da Xenpelar Saria

Maialen Akizu, Aratz Igartzabal, Beñat Mujika, Asier Rubio, Sarai Robles eta Peru Abarrategi ariko dira kantuan Errenteriako Xenpelar Etxean iluntzeko 19:00etan. Abenduaren 3an Eli Pagola, Asier Galarza, Nahia Sasco, Kerman Diaz, Txaber Altube eta Gemma Urteaga dira kantatzekoak. Abenduaren 8an jokatuko da finala.
 Gazte-sariketen artean entzutetsuenetako bat da Errenterian bi urtetik behin antolatzen den Xenpelar Saria. Xenpelar bertso-eskolak eta Ereintza Elkarteak antolatzen dute elkarlanean eta aurtengoan 23. edizioa izango du. 12 bertsolari ariko dira kantuan.

 Bi kanporaketa

 Bi kanporaketatan ariko dira bertsolariak. Larunbat honetan, iluntzeko 19:00etan, Xenpelar Etxean izango da hitzordua eta honako seikote hau ariko da kantuan:

  Maialen Akizu
  Aratz Igartzabal
  Beñat Mujika
  Asier Rubio
  Sarai Robles
  Peru Abarrategi


 Bigarren kanporaketa abenduaren 3an izango da, larunbatez, iluntzeko 19:00etan Xenpelar Etxean. Honako bertsolari hauek jardungo dira bertan:
 
  Eli Pagola
  Asier Galarza
  Nahia Sasco
  Kerman Diaz
  Txaber Altube
  Gemma Urteaga


 Kanporaketetarako sarrerak doakoak izango dira.

 Finala abenduaren 8an

 Finala abenduaren 8an jokatuko da, ostegunez, arratsaldeko 17:00etan Errenteriako Niessen Kulturgunean.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»