Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2016-11-28

Beñat Ugartetxea ere sailkatu da Miribillara

Beñat Ugartetxea ere sailkatu da Miribillara
Mallabiarra nagusitu zen Basaurin. Atzetik geratu ziren, hurrenez hurren, Onintza Enbeita, Xabat Galletebeitia, Imanol Uria, Joseba Artza eta Aitor Bizkarra.
 Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatu zen atzo Basauriko Artunduaga kiroldegian. 400 bertsozale elkartu ziren saioa jarraitzeko. Honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Beñat Ugartetxeak      508 puntu
 2.- Onintza Enbeitak       497 puntu
 3.- Xabat Galletebeitiak   495 puntu
 4.- Imanol Uriak           474 puntu
 5.- Joseba Artzak          442,5 puntu
 6.- Aitor Bizkarrak        420 puntu

 Sailkapena

 Gauzak honela, finalaurreko baten faltan, honela dago sailkapena:

 1.- Jone Uriak                  514,5 puntu, zuzenean sailkatua
 2.- Beñat Ugartetxeak           508 puntu, zuzenean sailkatua
 3.- Onintza Enbeitak            497 puntu
 4.- Xabat Galletebeitiak        495 puntu
 5.- Nerea Ibarzabalek           482 puntu
 6.- Eneko Abasolo "Abarkas"-ek  478,5 puntu
 7.- Oihana Bartrak              476 puntu
 8.- Imanol Uriak                474 puntu
 9.- Txaber Altubek              450,5 puntu
 10.- Joseba Artzak              442,5 puntu
 11.- Aitor Bizkarrak            420 puntu
 12.- Joseba Barandiaranek       396,5 puntu

 Larunbatean Larrabetzun

 Azkeneko finalaurrekoa Larrabetzun jokatuko da larunbat honetan arratsaldeko 17:30ean Udal Frontoian. Honako seikote hau ariko da kantuan:

 Ander Elortegi
 Etxahun Lekue
 Ibon Ajuriagojeaskoa
 Julen Erezuma
 Mikel Goiriena
 Miren Amuriza


 Sarrerak eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu