"Mundu bat ahoz aho" 2016-11-30

Munduko kantu inprobisatuei buruzko dokumentala estreinatuko da larunbatean

Durangoko Azokan izango da estreinaldia, Irudienean, goizeko 11:30ean. Maialen Lujanbio, Karen Owen, Mireia Mena, Yunet López, Zinar Ala, Las Alondras hirukoa eta Simone Monniri egindako elkarrizketak dira dokumentalaren oinarria.
 Munduko bazter askotan, historia ofiziala idatziz jaso arren, badira ahoz aho inprobisatuz zabaltzen diren ahotsak ere, ertzetan geratu ohi direnak. Hizkuntza ezberdinetan ari badira ere, zerk elkartzen ditu? Galdera horri erantzuteko asmoz sortu zen "Mundu bat ahoz aho" dokumentala, Mintzola Ahozko Lantegiak garatua eta Lanku Kultur Zerbitzuek ekoitzia.

 Zazpi adierazpeni elkarrizketak

 Dokumentalak zazpi herrialdetako inprobisatzaileei egindako elkarrizketak ditu oinarri: Maialen Lujanbio (Euskal Herria); Mireia Mena (Herrialde Katalanak); Zinar Ala (Kurdistan); Las Alondrak hirukoko Rebeca Limón, Diana Laura Hernández eta Dana Sofía Limón (Mexiko); Simone Monni (Sardinia); Yunet López (Kuba) eta Karen Owen (Gales).

 Adituen iritziak

 Inprobisatzaileen testigantzak osatze aldera, lau adituri egindako elkarrizketak ere biltzen ditu dokumentalak: Ixiar Eizagirre, Albert Casals, Ruth Finnegan eta Begoña Guzmánenak hain zuzen ere.

 Estreinaldia eta erosteko aukera Durangon

 Dokumentala larunbat honetan eskainiko da Durangoko Azokako Irudienean, goizeko 11:30ean hasita. Ondoren, "Mugaminak" dokumentala izango da ikusgai.

 Horrez gain, DVD formatuan salgai egongo da Bertsozale Elkartearen eta Lanku Kultur Zerbitzuen stanean, Goienkaleko 41.ean hain zuzen ere.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza