Hitzetik Hortzera 2016-12-02

Nikolas Segurola izango da igandeko Hitzetik Hortzerako gidari

Bertsolaritzari estu lotutako pertsona da Nikolas Segurola. Kantuan, gai-jartzen eta epaile aritu izan da; Arantzazun fraidea eta artzaina ere baden arren. Bera izango da igandeko programako protagonista. Zarauzko eta Legazpiko bertsoaldi onenak ere ikusi ahal izango dira.
 Bertsozaleentzat aurpegi ezaguna da Nikolas Segurolarena, bertsotan, gai-jartzen eta epaile lanetan aritu izan baita. Arantzazun fraidea da eta artzaintzan ere jarduna, eta Arantzazuko Gomiztegi baserrian artzain asko trebatu izan ditu. Horrez gain, argitaratu berria da bere biografia: "Nikolas Segurola. Fraide, artzain eta bertsolari". Hitzetik Hortzerako lan-taldea Arantzazun izan zen, eta berak kontatutako kontu eta pasadizoekin josiko dute igande honetako programa.

 Artzaintzari buruzko historikoa

 Aste honetako bertsoaldi historikoan ere izango du lekurik Nikolas Segurolak. Artzainaren eta artzain-txakurraren larruan jarri zituen Sebastian Lizaso eta Iñaki Murua, eta bertsoaldi bizi eta umoretsua eskaini zuten biek. Bertsoaldi hori berreskuratuko du igandeko programak.

 Zarautz eta Legazpiko bertsoaldiak
    
 Eta, nola ez, plazako ohiko jardunak ere bere lekua izango du aste honetako programan. Bi saiotako bertsoaldiak izango dira aste honetan. Azaroaren 18an Legazpin kantuan aritu ziren Mikel Artola, Amets Arzallus, Oihana Iguaran eta Alaia Martin, Ane Beloki gai-jartzaile zutela. Azaroaren 25ean, berriz, Zarautzen kantatu zuten Rosi Lazkanok, Felix Zubiak, Sustrai Colinak, Oihana Iguaranek, Danel Olanok eta Ainhoa Agirreazaldegik Ion Zalduak gidatuta. Bi saio horietako bertsorik onenak ikusgai izango dira.
   
 Igandean ikusgai
   
 Hori dena eta askoz gehiago igande honetan izango da ikusgai ETB1en, arratsaldeko 15:00etatik aurrera. Eta laster interneten ere bai, EITB Nahieran-en.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu