XXIII Xenpelar Saria 2016-12-01

Bigarren kanporaketa jokatuko da larunbatean

Peru Abarrategi, Asier Galarza, Nahia Sasco, Kerman Diaz, Txaber Altube eta Gemma Urteaga ariko dira kantuan Errenteriako Xenpelar Etxean iluntzeko 19:00etan. Sarrera doakoa izango da. Finala abenduaren 8an izango da, arratsaldeko 17:00etan Errenteriako Niessen Kulturgunean.
 XXIII Xenpelar Sariko bigarren kanporaketa jokatuko da larunbat honetan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Errenteriako Xenpelar Etxean. Honako seikote hau ariko da kantuan:

  Peru Abarrategi
  Asier Galarza
  Nahia Sasco
  Kerman Diaz
  Txaber Altube
  Gemma Urteaga


 Sailkapena

 Joan zen asteburuan jokatu zen lehenengo kanporaketa eta honela geratu ziren puntuazioak:

 1.- Maialen Akizuk       242,5 puntu
 2.- Beñat Mujikak        221 puntu
 3.- Aratz Igartzabalek   220,5 puntu
 4.- Eli Pagolak          206,5 puntu
 5.- Sarai Roblesek       199,5 puntu
 6.- Asier Rubiok         189 puntu

 Finala abenduaren 8an

 Finala abenduaren 8an jokatuko da, ostegunez, arratsaldeko 17:00etan Errenteriako Niessen Kulturgunean. 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza