Bizkaiko bertsolari txapelketa 2016-12-05

Etxahun Lekue irabazle azken finalaurrekoan eta finaleko zortzikotea erabakita

Finalistak: Jone Uria, Beñat Ugartetxea, Etxahun Lekue, Onintza Enbeita, Miren Amuriza, Xabat Galletebeitia, Ibon Ajuriagojeaskoa eta Nerea Ibarzabal. Ibarzabalek lehenengo aldiz kantatuko du Bizkaiko finalean.
Larrabetzun jokatu zen zapatuan Bizkaiko Txapelketako azken finalaurrekoa. Etxahun Lekue, Ibon Ajuriagojeaskoa, Miren Amuriza, Mikel Goiriena, Ander Elortegi eta Julen Erezuma aritu ziren kantuan, 700 bertsozaleren aurrean. Etxahun Lekue gertatu zen irabazle zuzenean lortu du finalerako txartela. Honela gelditu zen sailkapena:

    1- Etxahun Lekue Etxebarria 527,5
    2- Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia 507,5
    3- Miren Amuriza Plaza 504,5
    4- Mikel Goiriena Larrazabal 439,5
    5- Ander Elortegi Garatea 434
    6- Julen Erezuma Arzanegi 410,5

Gauzak horrela, erabakita gelditu da abenduaren 17an Miribilan kantatuko duen zortzikotea: Jone Uria, Beñat Ugartetxea, Etxahun Lekue, Onintza Enbeita, Miren Amuriza, Xabat Galletebeitia, Ibon Ajuriagojeaskoa eta Nerea Ibarzabal. Ibarzabalek lehen aldiz kantatuko du Bizkaiko finalean.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza