Pello Mari OtaƱo Bertsopaper lehiaketa 2016-12-07

Amaia Agirre, Julene Iturbe eta Alex Agirre nagusitu dira

Helduen mailan Asier Azpiroz geratu da bigarren; gazteen mailan Ane Beloki eta gaztetxoen mailan Oinatz Otegi. Larunbatean egin zen sari-banaketa ekitaldia.
 Hirugarren aldiz antolatu du aurten Harituz Bertsozale Taldeak Pello Mari Otaño Bertsopaper Sariketa. Larunbatean egin zuten sari-banaketa ekitaldia Zizurkilgo Plaza Etxeberri jatetxean, sortak musikaz kantatuta.

 Sarituak

 Hiru maila bereizi zituzten antolatzaileek. Helduen mailan Amaia Agirre nagusitu da "Beti geratuko zaigu Paris" lanarekin. Asier Azpirozen "Enkarguz" lanak jaso du bigarren saria.

 Gazteen mailan, Julene Iturberen "Itzalpean" lanak jaso du saria, eta Ane Beloki geratu da bigarren "Gazte garaiei begira" sortarekin.

 Azkenik, gaztetxoen mailan Alex Agirre geratu da txapeldun "Lehenengo aldiz konfesatzera noa" sortarekin. Oinatz Otegiren "Zer moduz Pello Errota?" lanak jaso du bigarren saria.

 52 lan

 Aurtengo honetan, denera 52 lan aurkeztu dira: 24 helduen mailan, 7 gazteen mailan eta 31 gaztetxoen mailan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza