XXIII Xenpelar Saria 2016-12-09

Maialen Akizuk irabazi du Xenpelar Saria

Gemma Urteagarekin jokatu du buruz burukoa. Atzetik geratu dira, hurrenez hurren, Beñat Mujika, Eli Pagola, Aitor Servier eta Aratz Igartzabal. Bertso onenaren saria ere Maialen Akizuk jaso du.
 Atzo jokatu zen XXIII Xenpelar Sariko finala Errenteriako Niessen Kulturgunean. 150 lagun inguru elkartu ziren saioa jarraitzeko. Honako seikote hau aritu zen kantuan:

 Gemma Urteaga
 Beñat Mujika
 Eli Pagola
 Maialen Akizu
 Aitor Servier
 Aratz Igartzabal

 Gema Urteaga eta Maialen Akizu buruz burukoan

 Behin finalaren lehenengo zatia bukatutakoan Maialen Akizu eta Gemma Urteaga sailkatu ziren buruz burukora.

 Maialen Akizu txapeldun

 Azkenean, buruz burukoa jokatu ondoren, honela geratu ziren puntuazioak:

 1.- Maialen Akizuk      594 puntu
 2.- Gemma Urteagak      547,5 puntu
 3.- Beñat Mujikak       362 puntu
 4.- Eli Pagolak         361,5 puntu
 5.- Aitor Servierrek    357,5 puntu
 6.- Aratz Igartzabalek  355 puntu

 Bertso onenaren saria ere Maialen Akizuk jaso zuen.

 Jon Maiari omenaldia

 Xenpelar Sariko finaletan aurreko urteetako txapeldunak saritu izan dira. Aurtengoan gogoan izan dute hil berria den Juan Mari Narbaiza, sariketaren lehenengo edizioa berak irabazi baitzuen.

 Dena den, aurtengoan Jon Maia omendu dute. 1988 eta 1990eko Xenpelar Sariak irabazi zituen, eta berak jantzi zion txapela Maialen Akizuri.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu