Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2016-12-13

Finalerako oharrak

 Gaurko prentsaurrekoan, finalera begira zenbat ohar praktiko eman ditu talde-antolatzaileak:

 Nola heldu


 Larunbatean Miribillara garraio publikoan joateko gomendioa egin dute: Metroa hartuz gero, Alde Zaharreko geltokian jaitsi eta 10-15 minutuko tartea soilik dago oinez Miribillara.

 Ateen irekiera

 Bilbao Arenako ateak arratsaldeko 15:30ean zabalduko dira. Talde-antolatzailetik garaiz agertzeko gomendioa luzatu dute, jende asko batuko denez azken orduan trabarik izan ez dadin.

 Bestelako oharrak

 Horrez gain, honako ohar hauek ere egin dituzte gaurko prentsaurrekoan:

 -Bilbao Arena aretoan ezin da erre
 -Segurtasun arazoak ekiditeko, aretora ezin da latarik sartu, ezta kristalezko edukiontzirik ere. Plastikozko botilei tapoia kenduko zaie.
 -Jartzerakoan, ohar bi:
   o Eskaileretan ezin da jarri
   o Aulkien artean ez utzi hutsunerik
 -Emergentzia kasuren bat balego, antolatzaileek emandako oharrei kasu egin
 -Leku txikian jende asko elkartuko gara. Bertsolariek mugimendu guztiak sumatzen dituzte oholtzatik; horregatik, mugitu behar izanez gero, itxaron bertsoaldia amaitu arte.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza