Otsailaren 18an hasiko da final-laurdenen fasea 2016-12-14

Ostiralean jokatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketako kanporaketa

2017ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen kanporaketa jokatuko da ostiralean Iruñeko Katakraken. Txapelketan lehenengo aldiz izena eman duten bederatzi bertsolarik kantatuko dute eta horietatik lau sailkatuko dira otsailean hasiko den final-laurdenen fasera. Sahats Aleman (Barañain), Ander Baiano (Barañain), Ainara Ieregi (Barañain), Mintxo Astiz (Barañain), Joanes Illarregi (Leitza), Saats Karasatorre (Etxarri-Aranatz), Aitor Irastortza (Azpirotz), Joana Ziganda (Oskotz) eta Luis Mari Larreta (Aldatz) dira kanporaketan parte hartuko duten bertsolariak. Saioa 19:00etan hasiko da eta sarrera doakoa da.
2017ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen kanporaketa jokatuko da ostiralean Iruñeko Katakraken. Txapelketan lehenengo aldiz izena eman duten bederatzi bertsolarik kantatuko dute eta horietatik lau sailkatuko dira otsailean hasiko diren final-laurdenetara.

Sahats Aleman (Barañain), Ander Baiano (Barañain), Ainara Ieregi (Barañain), Mintxo Astiz (Barañain), Joanes Illarregi (Leitza), Saats Karasatorre (Etxarri-Aranatz), Aitor Irastortza (Azpirotz), Joana Ziganda (Oskotz) eta Luis Mari Larreta (Aldatz) dira kanporaketan parte hartuko duten bertsolariak; epaile-lanetan arituko dira Nerea Bruño, Mikel Beaumont, Izaro Mitxelena eta Ekintza Landa; eta Alaitz Rekondo-k aurkeztuko da saioa.

Honako ariketa hauek egin beharko dituzte bertsolariek:
-    8ko handian binaka gaia emanda hiruna bertso
-    8ko txikian binaka ofizioka hiruna bertso
-    Lehen puntua emanda, bi bertso zortziko txikian
-    Hitza emanda bertso bana

Saioa 19:00etan hasiko da eta sarrera doakoa da.

Otsailean hasiko dira final-laurdenak
Guztira 35 bertsolarik eman dute izena 2017ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan. Otsailaren 18an jokatuko da lehen final-laurdena eta apirilaren 8an izango da finala.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza