Mallabiko Bertsolari Gazteen II.Txapelketa 2016-12-16

Unai Mendizabalek irabazi du Mallabiko txapelketa

Mallabiko Bertsolari Gazteen Txapelketa bigarren aldiz antolatu du aurten bertako Gazte Taldeak. Abenduaren 2an jokatu zuten finala giro onean eta publikoak hala erabakita, Unai Mendizabalek irabazi zuen. Gainontzekoak honela sailkatu ziren: bigarren geratu zen Mikel Artola, hirugarren Eneko Araiztegi eta laugarren Eñaut Martikorena.
Abenduaren 2an jokatu zen Mallabiko Bertsolari Gazteen II.Txapelketa-ren finala. Mallabiko Gazte Taldeak antolatu du aurten bigarren aldiz eta beraien esanetan "nabarmentzekoa, urtero bezala, bertsolarien eta publikoaren arteko konexioa".

45 lagun inguru elkartu ziren Mallabiko Izar Gorri elkartean eta kantuan Eñaut Martikorena, Unai Mendizabal, Eneko Araiztegi eta Mikel Artola. "Finala hasieratik bizi joan zen eta umorez beteta. Guztiek bertso ederren bat bota zuten, baina hasieratik ikusi zen Artola eta Mendizabal zertxobait, hobeto zeudela. Saioak, Araiztegi eta Artolaren puntukako saioarekin jo zuen goia", hori diote antolatzaileek.

Azkenean, publikoak hala erabakita, horrela sailkatu ziren bertsolariak:
1. Unai Mendizabal
2. Mikel Artola
3. Eneko Araiztegi
4. Eñaut Martikorena

Finaleko bertsoaldiak ikusgai dituzue Mallabiko Gazte Taldearen facebook orrian









Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa