Xenpelar Dokumentazio Zentroa 2016-12-16

Xabier Amuriza Bizkaiko Bertsolari Txapelketan

Larunbatean jokatuko den finalean Xabier Amurizak jantziko dio txapela Bizkaiko txapeldun berriari. Bi aldiz irabazi du berak Euskal Herriko txapela baina Bizkaiko finalean behin bakarrik abestu du. Final hartan bakarka egin zuen ariketa duzue ikusgai.
Larunbatean jokatuko den finalean Xabier Amurizak jantziko dio txapela Bizkaiko txapeldun berriari. Bi aldiz irabazi du berak Euskal Herriko txapela baina Bizkaiko finalean behin bakarrik abestu du.

1987an, hogeitabat urteren ostean, berriro abitu zen Araba eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Bilboko Arriagan jokatu zen final hura eta Jon Lopategik irabazi zuen txapela; bigarren geratu zen Xabier Amuriza. Eztarriko ebakuntza bat egin zioten geroxeago eta ordutik ez du txapelketetan parte hartu.

1987ko final hartan bakarka egin zuen ariketa duzue ikusgai.

Bizkaieraz bertsotan

Aipagarria da aurreko urteetan Xabier Amurizak euskara batua bertsotara eramatea lortu ondoren, txapelketa honetan bizkaieraz kantatu zuela eta Bizkaian horrela egin behar zela aldarrikatu zuen. Ondoren, gai horri buruz ikertu, teorizatu eta euskalkian bertsotan aritzeko metodologia argitaratu zuen: Bizkaieraz bertsotan, Euskal Herriko Bertsozale Elkartea, 1996.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu