Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2016-12-16

Interneten eta telebistan ikusi ahal izango da finala

Interneten eta telebistan ikusi ahal izango da finala
Bertsoa.eus-ek zuzenean emango du finala 17:00etan hasita. 18:00etatik aurrera zuzenean eskainiko du ETB4k, eta iluntzeko 21:00etan buruz burukoa ikusi ahal izango da ETB1en. Biharamunean ETB1ek finaleko bertsoaldi onenak eskainiko ditu eta astelehenean Bertsoa.eus-en hautaketa zabala izango da ikusgai.
 Larunbat honetan jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala Bilboko Miribilla aretoan. Arratsaldeko 17:00etan hasita, honako seikote hau ariko da kantuan:

 Jone Uria
 Beñat Ugartetxea
 Etxahun Lekue
 Ibon Ajuriagojeaskoa
 Miren Amuriza
 Onintza Enbeita
 Xabat Galletebeitia
 Nerea Ibarzabal


 Finala zuzenean interneten eta telebistan
    
 Larunbateko finalera joaterik ez daukanak finala zuzenean jarraitzeko aukera izango du. Bertsoa.eus-ek oso-osorik eskainiko du finala zuzenean, eta ETB4an arratsaldeko 18:00etan hasiko da zuzeneko emisioa. Aitzol Barandiaran ariko da gidari lanetan eta Iratxe Ibarrak egingo du analisia.

 Buruz burukoa ETB1en

 ETB1ek ere bat egingo du finalarekin. Iluntzeko 21:00etan hasiko da emisioa, albistegiaren ondoren, eta buruz burukoa eskainiko du.

 Laburpenak

 Igandean, berriz, bazkalostean, arratsaldeko 15:00etatik aurrera finalaren laburpen zabala izango da ikusgai ETB1en. Tartean, txapeldunaren hitzak ere jasoko dira.

 Astelehenerako finaleko hautaketa zabala jarriko dugu Bertsoa.eus-en, eta txapeldunari egindako elkarrizketa sakona asteartean.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu