Lehenengo Lanku beka da 2016-12-21

Lehenengo Lanku Beka Labaka eta Egizabalen 'Erradikalak gara' lanari

Bertso edukiak oinarri dituzten sormenetara bideratuta dago Lanku Beka. Ane Labakak eta Beatriz Egizabalek bertso jarriak eta bakarrizketak uztartuko dituzte, feminismoaren inguruko gogoetan.
Ane Labaka eta Beatriz Egizabalek eskuratu dute “Erradikalak gara” lanarekin I. Lanku Bekaren Saria. Iñaki Murua, Bertsozale Elkarteko lehendakariaren eskutik jaso zuten saria Martin Ugalde Kultur Parkean.

Lehen aldiz jarri du martxan Lanku Kultur Zerbitzuak enpresan, bertso edukien sormenerako beka. Bekaren helburuak bi dira: batetik bertsolaritza muinean duten emanaldi berriak sortzea eta laguntzea, eta bestetik, berriz, sortzaileen eta Lankuren arteko elkarlana sustatzea.

Guztira lau lan aurkeztu dira lehen edizio honetara eta lan guztiak oso ongi baloratuak izan dira epaimahaiaren aldetik. Saridunek  800¤ko ordainsaria jaso dute eta “Erradikalak gara” lanaren gidoi osoa aurkezteko 8 hilabeteko epea izango dute.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza