Euskarazko ahozko sorkuntzako diziplina desberdinak elkartuko dira abenduaren 26tik 30era Zestoako Sastarrain baserri eskolan. ITU bandako kideak, Jose Mari Agirretxe "Porrotx" antzezlea, Anari kantaria eta Miren Amuriza eta Julio Soto bertsolariak izango dituzte bisitan.
Bigarrenez antolatu du aurten
Mintzola Ahozko Lantegiak "Ahots Baten" sormen egonaldia. Euskarazko ahozko sorkuntzako diziplina desbedinetako sortzaileak ezagutu ahal izango dituzte 40 gazteko Zestoako Sastarrain baserri eskolan abenduaren 26tik 30era bitarte.
Bost egunetan lau diziplina Bost egunetako egonaldia izango da aurtengoa, eta egunero adierazpide bat landu ahal izango da sortzaile desberdinen ahotik. Hala, "Lekore" literatura aldizkaria sustatzen duten ITU bandakoen bisita izango da lehenengo egunean; bigarren egunean, berriz, Joxe Mari Agirretxe "Porrotx"-en eskutik antzerkia landuko dute; hirugarren egunean Anari kantariarekin kantuaz ariko dira eta, azken egunean,
Miren Amuriza eta
Julio Soto hurbilduko dira bertsotara.
Sortzaile hauekin hitz egiteaz gain diziplina ezberdinetan jarduteko aukera izango dute gazteek, eta gaubelak ere izango dituzte. Urtean zehar antzerkia, bertsoa, kantua eta literatura landu dituzten 15 eta 20 urte bitarteko gazteak elkartuko dira, eta beraien arteko harremanak sendotzeaz gain, esperimentatzea ere bada helburua. Bost begiralek dinamizatuko dute egonaldia.
Elkarlan baten emaitza Elkarlan zabal baten emaitza da "Ahots Baten" sormen egonaldia.
Mintzola Ahozko Lantegiak,
Ikastolen Elkarteak,
Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak,
Euskal Kantuzaleen Elkarteak eta
Bertsozale Elkarteak antolatu dute elkarlanean, ipuingintzari lotutako zenbait eragilerekin batera.