Hitzetik Hortzera 2016-12-30

Urteari errepasoa Maite Berriozabalen laguntzaz

Bertsogintzarentzat urte emankorra izan da 2016a, eta urteari errepasoa emanaz hasiko du 2017a Hitzetik Hortzerak, motorrak berotzen hasteko. Maite Berriozabalek gidatuta, urteko bertsoaldi onenak eskainiko ditu urteberri eguneko programak.
 Oparoa izan da bertsogintzarentzat 2016a. Hitzetik Hortzerako kamerak plazaz plaza ibili dira urte osoan zehar. Igande honetan, urteberri egunez, joan den urteari begirada bat botako dio programak Maite Berriozabal gai-jartzailea gidari hartuta. Urteko bertsoaldi onenak emateaz gain, gai-jartzailetzaren sekretuen berri ere emango du Maite Berriozabalek.

 Urteko gaiak

 Zeintzuk izan dira 2016an plazan ibili diren gai nagusiak? Bertsoaldien bidez errepaso bat emango dio Hitzetik Hortzerak urteko aktualitateari. Denera hamahiru bertsoaldi eskainiko ditu, eta Euskal Herriko zein atzerriko hogei inprobisatzaileren ahotsak entzuteko aukera izango da.

 Igandean ikusgai
    
 Hori dena eta askoz gehiago igande honetan izango da ikusgai ETB1en, arratsaldeko 15:00etatik aurrera. Eta laster interneten ere bai, EITB Nahieran-en.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu