Zuzenketa 2016-12-29

Txirritaren grabaziorik ez da agertu Alemanian

Txirritaren grabaziorik ez da agertu Alemanian
Atzo Bidasoa ibaiaren alde batean Inozente Eguna izanik eta bertsoak adar-jotzea berezko duenez, jolas moduan sortu genuen albistea Bertsoa.eus-en.
 Inozente Eguna zen atzo Bidasoa ibaiaren alde batean. Eta bertsoak adar-jotzea bere-berea duenez, jolas moduan albiste bat sortu genuen Bertsoa.eus-en: Txirritaren grabazio batzuk agertu zirela Berlingo Zine-Eskolan. Ez da egia grabazio horiek aurkitu direnik (auskalo badiren edo ez). Txirritaren ahotsaren grabaziorik ia ez dago, eta bere bertso-ondarea ahoz aho zabaldu da belaunaldiz belaunaldi. Albisteak inor mindu badu barkamenak aldez aurretik erredakzio-taldearen izenean.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza