Xenpelar Dokumentazio Zentroa 2017-01-13

Hiru nafar Bertsolari Egunean

Gaurko egunez duela 26 urte, 1991ko urtarrilaren 13an, 22. Bertsolari Eguna egin zen Donostian (gerora, izena aldatu eta Bertso Eguna izatera pasa zen). Donostiako Victoria Eugenia antzokian eguerdian egin zen jaialdia zuzenean eman zuen orduko Hitzetik Hortzerak ETBn eta emisio hartatik berreskuratu dugu hiru nafarren bertsoaldia: Jose Migel eta Jose Fermin Argiñarena anaiak, eta Manolo Arozena, gaurkoa ere izan zitekeen gai baten bueltan.
Gaurko egunez duela 26 urte, 1991ko urtarrilaren 13an, 22. Bertsolari Eguna egin zen Donostian (gerora, izena aldatu eta Bertso Eguna izatera pasa zen).

Bertsolari Egunean bertsolariren bat omentzen zen urtero eta orduko hartan biri egokitu zitzaien: Florentino Goiburu eta Patxi Iraola goierritarrei. Victoria Eugenia antzokia bete egin zen idiazabaldarra eta zaldibiarra omentzeko eta ondoren Lasarteko Dana-Ona jatetxean egin zen bazkaria.

Eguerdiko jaialdia zuzenean eman zuen orduko Hitzetik Hortzerak ETBn eta emisio hartatik berreskuratu dugu hiru nafarren bertsoaldia: Jose Miel eta Jose Fermin Argiñarena anaiak, eta Manolo Arozena, gaurkoa ere izan zitekeen gai baten bueltan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza