Arabako Bertsolari Txapelketa 2017-01-24

Oier Suarez: "Bertsogintza osatzen duen sare horri pisua eman nahi diogu"

Larunbatean aurkeztu zen Arabako Bertsolari Txapelketa Laudioko "Tunel" tabernan. Oier Suarezek, Arabako Bertsozale Elkarteko Sustapen arduradunak, eman digu aurtengo xehetasunen berri.
 Otsailaren 5ean abiatuko da 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketa. Joan zen larunbatean egin zuten aurkezpena Laudioko "Tunel" tabernan. Bertan abiatu zen 1981ean Aiaraldeko Bertso-Eskola.

 Sarea oinarri

 Arabako Bertsozale Elkarteko Sustapen arduraduna da Oier Suarez eta berak eman zituen aurtengo txapelketaren xehetasunak. Azaldu zuenez, bertsogintza osatzen duen sare horri "pisua" eman nahi dio aurtengo txapelketak; saioetara doan bakoitza sare horren parte sentiarazi. Eta sare horren oinarria bertso-eskolak direla azaldu zuen.

 Exijentzia handiagoa

 2015ean hasitako bideari segiko dio aurtengo txapelketak: bertsolariek bertso gehiago kantatu beharko dituzte eta bertsolari gutxiago ariko dira kantuan. Txapelketa exijenteagoa izango dela esan zuen Oier Suarezek, eta partehartzaileen aldetik jasotzen ari diren konpromisoa azpimarratu zuen.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu