Martxotik apirilera 2017-01-25

Ia 30 bertso ekitaldi, Bertso Korrikaren hirugarren edizioan

Aurten ere ia 30 saio egingo dira Bertso Korrikaren baitan, Euskal Herri osoan barrena. Iruñean izango da lehena martxoaren 7an eta Baionan azkena. Euskaltegietako ikasleen parte hartze eta lanketarekin antolatzen da saioa. Gaur aurkeztu da ekimena.
Bertso Korrikaren hirugarren edizioa aurkeztu da gaur Donostian, Korrika kulturalaren baitan. Aurtengoan ere ia 30 saio egingo dira, aurrez herriko edo eskualdeko euskaltegietan landuta. Proiektu honen helburua euskara ikasten ari direnek bertsoaz gozatzeko aukera berri bat sortzea da eta aurreko bi ediziotan oso harrera ona izan du bai euskategietan, bai saioetan ere.
Honako herrietan egingo dira saioak: Iruñea (2), Durango, Zalla, Zarautz, Gernika-Lumo, Bernedo, Mungia, Deustu, Bastida, Erromo, Lasarte, Derio, Barakaldo, Lizarra, Hendaia, Agurain, Laudio, Arrigorriaga, Trapagaran, Algorta, Larraun bailara, Goierri eskualdea, Bilbo (Santutxu) eta Baionan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu