Hitzetik Hortzera 2017-02-03

Arantxa Iturbe elkarrizketatuko du Hitzetik Hortzerak

Historikoen atalean Arantxa Iturbe bera entzun ahal izango da 1994ko maiatzean Sebastian Lizaso eta Anjel Mari Peñagarikanori gai bat jartzen. Aste honetan Tolosa eta Donostiako bertsoaldi onenak izango dira ikusgai.
 Elkarrizketatzaile trebatua da Arantxa Iturbe. Umetatik idazle izateko bokazioa bazuen ere, urte asko daramatza Euskadi Irratiko mikrofonoetan esatari lanetan. Kulturaren inguruko saioetan aritu izan da bereziki, eta gaur egun "Arratsean" saioa gidatzen du. Bera izango da aste honetako Hitzetik Hortzerako gonbidatua, eta irratigintzaz eta bertsolaritzaz jardungo da.

 Arantxa Iturbe gai-jartzaile
 
 Historikoen atalean ere Arantxa Iturbe izango da protagonista. 1994ko maiatzean bertso jaialdia izan zen Donostiako Victoria Eugenia antzoki dotorean. Tartean, teloiaren atzealdetik gai-jartzaile lanetan aritu zen Arantxa Iturbe. Sebastian Lizasok eta Anjel Mari Peñagarikanok kantatu zioten berak jarritako gaiari.

 Atariaren alde Tolosan

 Tolosaldeko Atariaren estudioetan egingo diote Arantxa Iturberi elkarrizketa. Urtero-urtero Atariaren aldeko bertso jaialdi jendetsua egiten da Tolosan, Leidor Antzokian. Urtarrilaren 21ean izan zen aurtengo saioa eta Igor Elortza, Iker Zubeldia, Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Andoni Egaña jardun ziren kantuan Amaia Agirre gidari zutela. Saioko bertsoaldi onenak eskainiko ditu aste honetako programak.

 Sansebastianetako bertso-saioa Donostian

 Biharamunean, Sansebastianetako bertso jaialdia egin zen Donostiako Antzoki Zaharrean. Unai Iturriaga, Igor Elortza, Miren Amuriza, Sustrai Colina, Nerea Elustondo eta Beñat Gaztelumendi jardun ziren bertsotan, eta Saroi Jauregik jarri zizkien gaiak. Saio honetako alerik onenak ere igandeko programan izango dira ikusgai.

 Igandean ikusgai
   
 Hori dena eta askoz gehiago igande honetan izango da ikusgai ETB1en, arratsaldeko 15:00etatik aurrera. Eta laster interneten ere bai, EITB Nahieran-en.
 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu