Bertso Eguna 2017-02-09

Belaunaldi desberdinak elkarrekin esperimentatzen

Imanol Lazkanok, Laxaro Azkunek, Miren Amurizak eta Unai Iturriagak Bertso Egunaren orain arteko bi ezaugarri nabarmendu dizkigute: belaunaldi desberdinen bilgune izatea eta bertsogintza ardatz hartuta esperimentatzea.
 Fase desberdinak ezagutu izan ditu Bertso Egunak. Hasieran bertsolariak omentzea zen helburua, eta, ondoren, bertsogintzari lotutako esperimentazioei leku eman zitzaien. Hori dena belaunaldi desberdinen bilgune izanda. Bertso Egunaren belaunaldiartekotasunaz eta esperimentazio desberdinez aritu gara Imanol Lazkano, Laxaro Azkune, Miren Amuriza eta Unai Iturriagarekin.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza