Bertso Eguna 2017-02-09

Imanol Lazkanok erretiroa iragarri zuen eguna

2012ko Bertso Egunean iragarri zuen Imanol Lazkanok bertso-plazak utziko zituela. Erabaki hartaz aritu gara berarekin hizketan, eta egun hartan egin zuen bertsoaldia ere jaso dugu.
 2012ko Bertso Egunean iragarri zuen Imanol Lazkanok bertso-plazak utziko zituela. Bertsozale Elkartearen 25. urteurrena aitzakiatzat hartuta, belaunaldiartekotasunaz aritu ziren Bertso Egun hartako arratsaldeko saioan. Tartean, Beñat Gaztelumendi, Andoni Egaña eta Imanol Lazkano aritu ziren kantuan. 25 urte zituen Beñat Gaztelumendik, 50 Andoni Egañak eta 75 Imanol Lazkanok. Bertsoaldi hura baliatu zuen azpeitiarrak bere erretiroa iragartzeko.

 Bertsoaldi hura gogoratuko dugu, eta erabakiaz aritu gara Imanol Lazkanorekin.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza