Parte hartzean oinarritutako txapelketa 2017-02-14

Abian da Bizkaiko Taldekako Txapelketa, 30 talderekin

Parte-hartzean oinarritutako txapelketa da eta Bizkaiko bertsolaritzaren oinarria sendotzea du helburu. Jai giroa izango du nagusi eta bertso eskolak zein eskualdeak indartu nahi dira. Finala ekainaren 3an jokatuko da.
Abian da Bizkaian Taldekako Txapelketa. Parte-hartzean oinarritutako txapelketa da eta Bizkaiko bertsolaritzaren oinarria sendotzea du helburu. Jai giroa izango du nagusi eta bertso eskolak zein eskualdeak indartu nahi dira.

Bertsolari berriei plazaratzeko bidea erraztea
Taldekako txapelketan bertsolari guztien parte har lezakete, baina, batez ere hasiberriei plazaratzeko bideak erraztea da planteamendua. Horretaz gain, antolatzaile, epaile eta gai-jartzaile sarea ere zabaldu eta indartzea bada Taldekako txapelketa honen beste helburuetako bat.
Txapelketa honetan, taldeak sei lagunekoak izango dira: hiru bertsolari, gai-jartzailea, epailea eta antolakuntza laguntzaile bat.  

Finala ekainaren 3an
Txapelketa faseka joango da aurrera eta finala ekainaren 3an izango da.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza