Arabako Bertsolari txapelketa 2017-02-13

Xabi Igoak irabazi du Arabako bigarren finalaurrekoa, Zigoitian

Iñaki Viñaspre gelditu zen bigarren eta Serapio Lopez hirugarren. Hurrengo finalaurrekoa Dulantzin izango da. Bihar bertso hautaketa sarean izango da.
Xabi Igoak irabazi du Arabako Txapelketako bigarren finalaurrekoa, Zigoitian jokatu zen finalaurrekoan, aretoa beteta zela.

Xabi Igoa                              239 puntu
Iñaki Viñaspre                     230,5 puntu
Serapio Lopez                     227,5 puntu
Andere Arriolabengoa       220,5 puntu
Iker Agirre                            215,5 puntu
Jagoba Apaolaza              189 puntu

Xabi Igoak Laudion kantatuko du, 2.itzuliko 5.finalaurrekoan, martxoaren 12an. Gainontzeko bertsolariak gehi Langraizen kantatu zuten beste bost puntuazioen zain geratu dira jakiteko non kantatuko duten bigarren itzulian.

Zazpi lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Aintzane Irazusta izan zen Zigoitian aurkezlea. Lehenengo itzuliaren 3 finalaurrekoetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Patxi Aizpurua, Iker Elexpuru eta Ainhoa Aizpurua. Idazkari lanetan Esti Zengoitibengoa.

Datorren igandean, Dulantzin, 1.itzuliko azkeneko finalaurrekoa jokatuko da. Bertan sortuko den sailkapenarekin hurrengo 3 finalaurrekoak osatuko dira.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu