Hitzetik Hortzera 2017-02-10

Hur Gorostiagak Baionara eramango du Hitzetik Hortzera

Seaskak antolatuta, BECtso saioa egin zen Baionako Antzokian urtarril hondarrean. Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariaren konpainian joan zen Hitzetik Hortzera bertara, eta Seaskaren egoeraz aritu zen. Eta Amurrioko bertso-saioko bertsoaldi onenak ere eskainiko ditu igandeko programak.
 Seaskak lan handia egin du azken urteotan Xiberoan, Lapurdin eta Baxenafarroan euskara berreskuratzeko. Bertako zuzendaria da Hur Gorostiaga, eta bera izango da igande honetako Hitzetik Hortzerako gonbidatua. Seaskak egiten duen lanaren berri emateaz gain, euskararen egoeraz eta bertsolaritzarekin duen harremanaz ere ariko da hizketan.
 
 Finalistak Baionan

 Seaskak berak antolatuta, BECtso Saioa egin zen urtarril hondarrean Baionan. 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean aritu ziren sei bertsolari aritu ziren kantuan Joana Itzaina gidari zutela: Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi eta Sustrai Colina. Han izan ziren Hitzetik Hortzerako kamerak, eta bertsoaldi onenak eskainiko ditu igande honetako programak.

 Amurrioko bertsoak

 Joan zen igandean bertso-saio berezia egin zen Amurrioko Gaztetxean. Twitterren idatzitako txio batzuk direla medio auziperatua dago Alfredo Remirez gaztea. Auzia ixteko eskatuz eta adierazpen askatasunaren defentsan "Alfreedo" kanpaina martxan jarri dute azken hilabeteotan, eta kanpainaren baitan antolatu zen bertso-saioa. Unai Iturriaga, Oihana Bartra, Izar Mendiguren, Onintza Enbeita, Oihane Perea eta Iñaki Viñaspre aritu ziren kantuan Ainhoa Comas eta Unai Mendibil gai-jartzaile zirela. Hango bertsoaldi onenak ere bilduko ditu Hitzetik Hortzerak.

 Igandean ikusgai

 Hori dena eta askoz gehiago igande honetan izango da ikusgai ETB1en, arratsaldeko 15:00etatik aurrera. Eta laster interneten ere bai, EITB Nahieran-en.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu