Sarean ikusgai 2017-02-13

Elkartasunezko bertso jaialdia Amurrion

Unai Iturriaga, Izar Mendiguren, Oihana Bartra, Onintza Enbeita, Oihane Perea eta Iñaki Viñaspre aritu ziren bertsotan Unai Mendibil eta Ainhoa Comas gai-jartzaile zirela.
 Twitterren txio batzuk idazteagatik auziperatutako gaztea da Alfredo Remirez. Auzia salatzeko ekimen bat baino gehiago antolatu dituzte asteotan. Tartean, otsailaren 5ean, bertso jaialdia egin zen Amurrioko Gaztetxean. Honako seikote hau aritu zen kantuan Unai Mendibil eta Ainhoa Comasen esanetara:

 Unai Iturriaga
 Izar Mendiguren
 Oihana Bartra
 Onintza Enbeita
 Oihane Perea
 Iñaki Viñaspre


 Bertsoaldi onenak ikusgai daude Sareko Plazan.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza