Ahots Baten Sormen Egonaldia 2017-03-14

Hitzak elkartutako gazteen egonaldia

Bigarrenez antolatu zuen Mintzola Ahozko Lantegiak egonaldia, Bertsozale Elkartea, EHAZE, Euskal Kantuzaleen Elkartea, Ikastolen Elkartea eta ipuingintzan aritzen diren zenbait aditu bidelagun hartuta.
 Ahots Baten Sormen Egonaldia antolatu zuen abenduan Mintzola Ahozko Lantegiak bigarrenez, Bertsozale Elkartea, EHAZE, Euskal Kantuzaleen Elkartea, Ikastolen Elkartea eta ipuingintzan aritzen diren zenbait aditu bidelagun hartuta. 2016ko abenduaren 26tik 30era 15-20 urte bitarteko ia 40 gazte bildu ziren Zestoako Sastarrain baserri-eskolan. Ahozko kultur sorkuntzan trebatu ziren lau egunetan.

 Sortzaileen bisitak

 Antzerkian, bertsolaritzan, kantagintzan eta literaturan aritzen diren sortzaileen bisita jaso zuten gazteek. Anari kantaria, Joxe Mari Agirretxe "Porrotx" pailazo eta aktorea, Literaturan aritzen diren ITU bandako kideak eta Julio Soto eta Miren Amuriza bertsolariak izan zituzten bisitan. Laugarren egunean jaso zuten gazteek bertsolarien bisita, eta egunaren laburpena bideo bidez egin zuten.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza