Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2017-02-22

Tafalla eta Auritzeko bertsoaldi onenak sarean daude

Tafallan Julio Soto, Iñigo Olaetxea, Kotte Plaza, Mikel Lasarte, Iban Garro eta Sahats Aleman aritu ziren kantuan eta Auritzen Xabier Terreros, Saioa Alkaiza, Patxi Castillo, Alazne Untxalo, Ioar Tainta eta Joana Ziganda.
 Larunbatean abiatu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketa, eta bi saio jokatu dira asteburuan. Bi saioetako hautaketa ikusgai dago Sareko Plazan.

 Julio Soto nagusi Tafallan

 Larunbatean Tafallako Kulturgunean jokatu zen lehenengo kanporaketa, 150 bertsozaleren aurrean eta Alaitz Rekondo gai-jartzaile zela. Honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Julio Sotok       343,5 puntu
 2.- Iñigo Olaetxeak   307,5 puntu
 3.- Kotte Plazak      290,5 puntu
 4.- Mikel Lasartek    284 puntu
 5.- Iban Garrok       273 puntu
 6.- Sahats Alemanek   251,5 puntu

 Xabier Terreros lehenengo Auritzen

 Igandean, berriz, Auritzeko Kultur Etxean izan zen hitzordua. Iker Mundiñano aritu zen aurkezle lanetan, eta honela gelditu zen sailkapena:
 
 1.- Xabier Terrerosek   321,5 puntu
 2.- Saioa Alkaizak      296,5 puntu
 3.- Patxi Castillok     288,5 puntu
 4.- Alazne Untxalok     280 puntu
 5.- Ioar Taintak        262 puntu
 6.- Joana Zigandak      248 puntu

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza