Xenpelar Dokumentazio Zentrotik 2017-02-24

Ostiral meharrez urteroko afaria Liernin

Urtero-urtero bertso-afaria izaten da Liernin ostiral meharrez. 2003an Sebastian Lizasok, Iñaki Muruak, Andoni Egañak eta Anjel Mari Peñagarikanok egindako saioaren zatitxo bat berreskuratu dugu.
 Gaurko egunez, ostiral meharrez alegia, urtero egiten da bertso afaria Lierniko Mujika jatetxean. Azken hogei urte inguruan han izan dira bertsolariak eta bertsozaleak. Gehienetan, beste ezinbesteko bat izan ez badute, Anjel Mari Peñagarikano, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua eta Andoni Egaña izaten dira bertan. Aurten ere halaxe dago iragarrita.
 
 Sukalde kontuei kantuan

 Duela hamalau urtekoa gogoratuko dugu oraingoan. Otsailaren 28a egokitu zen, eta egun horretan afaria hasi aurretik bertsotan jarri zituzten bertsolariak.  Bakoitzari bere platerik gustukoena prestatu zieten sukaldariek eta aldameneko bertsolariak asmatu behar zuen zein jaki zen bakoitzarena.

 Janariaren eta bertsoaren arteko lotura

 Janaria eta bertsoa lotu zituzten orduko hartan. Ohiko lotura izan ohi da, eta aste honetako Hitzetik Hortzerak ere harreman hori izango du ardatz, Ituren eta Basque Culinary Center-eko bertso-gutiziaz hornituta.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza