Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2017-02-27

Aimar Karrika irabazle Nafarroan, Lakuntzako final laurdenenean

Nafarroako hirugarren final laurden honetan Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Oier Lakuntza, Joanes Illarregi, Iker Gorosterrazu eta Egoitz Gorosterrazu aritu ziren kantuan.
Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren final laurdena jokatu zen atzo Lakuntzan. Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Oier Lakuntza, Joanes Illarregi, Iker Gorosterrazu eta Egoitz Gorosterrazu aritu ziren kantuan. Lan puntuagarriak amaituta, Aimar Karrika nagusitu zen eta finalaurrekoetarako txartela eskuratu du. 

Sailkapena

Aimar Karrika                       344,5
Eneko Lazkoz                       344
Iker Gorosterrazu               300
Joanes Illarregim               299,5
Oier Lakuntza                      288
Egoitz  Gorosterrazu          263,5


Oraingoz, Julio Soto, Xabier Terreros eta Aimar Karrika dira finalaurrekoetara zuzenean pasatzea lortu dutenak. Denetara 18 bertsolari pasako dira hurrengo fasera. Bost zuzenean (final laurenetako irabazleak) eta 13 puntuazioz.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza