UZEI-ren eskutik 2017-02-28

'Atzekoz Aurrera' hiztegi alderantzikatua eguneratua eta sarean

'Atzekoz Aurrera' hiztegi alderantzikatua eguneratua eta sarean
Hitz bukaeren arabara egiten ditu bilaketak. Izen arruntak, adjektiboak, adberbioak, determinatzaileak, izenordainak, aditzak, lotura-elementuak, esaerak eta onomatopeiak: kategoria horietako guztietako sarrerak aurkituko ditu erabiltzaileak. Aldiz, hiztegitik kanpo utzi dira izen propioak (pertsona-, leku- zein erakunde-izenak), forma deklinatuak, adizki jokatuak eta laburtzapenak. Denera, 53.000 sarreratik gora, eguneroko euskaratik jasoak.
Atzekoz Aurrera, euskarazko lehen hiztegi alderantzikatua, eguneratu eta sarean jarri du UZEIk. Hitz bukaeren arabara egiten ditu bilaketak. Izen arruntak, adjektiboak, adberbioak, determinatzaileak, izenordainak, aditzak, lotura-elementuak, esaerak eta onomatopeiak: kategoria horietako guztietako sarrerak aurkituko ditu erabiltzaileak. Aldiz, hiztegitik kanpo utzi dira izen propioak (pertsona-, leku- zein erakunde-izenak), forma deklinatuak, adizki jokatuak eta laburtzapenak. Denera, 53.000 sarreratik gora, eguneroko euskaratik jasoak.

Lehen argitaraldia paperean eta formatu digitalean plazaratu zuen UZEIk jakinik paperezko bertsioa ez zela aski, atzekoz aurrerako hiztegietan bilaketak orriz orri egitea ez baita lan erosoa. Paperezko bertsio hura agortuta egon da azken urteotan.





Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza