Hitzetik Hortzera 2017-03-03

Bertsoa eta literatura uztartuko dira igandeko Hitzetik Hortzeran

Eider Rodriguez izango da aste honetako gonbidatua. Eider bera gidari zela, literatura gaitzat hartuta aritu ziren Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi eta Ane Labaka Lasarte-Orian, trama formatuan. Hango bertsoaldi onenak ere eskainiko ditu igandeko programak.
 Azken urteotan saio batean baino gehiagotan uztartu izan dira bertsoa eta literatura. Lasarte-Orian egin zen azkeneko esperimentua, Eider Rodriguez gidari zela. Bera izango da igande honetako Hitzetik Hortzerako gonbidatua, eta saiorako egindako lanketaz gain literaturari lotuta dauzkan kezkak eta iritziak ere izango ditu mintzagai.

 Trama berezia Lasarte-Orian
    
 Lasarteko Xirimiri Elkartean gai-jartzaile eta tramagile lanetan aritu zen Eider Rodriguez. Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi eta Ane Labaka izan zituen ondoan, berak prestatutako tramako pertsonaia bilakatuta. Prosa ederreko idazle kamutsaren paperetik aritu zen Ane Labaka; prosa traketseko idazle zorrotzarenetik Uxue Alberdi eta bien editore lanetan Maialen Lujanbio. Saioko bertsoaldi onenak bilduko ditu igandeko programak.

 Igogailuko eszena Tolosan

 Bertsotarako gaien formatuan berrikuntza etengabea izan ohi da. Tolosan ere modu berezian jarri zien gaia Amaia Agirrek Sustrai Colina eta Igor Elortzari: bideo bidez. Igogailu batean egindako esperimentu bat ageri zen bideoan: mutil bat neska bati kolpeak ematen ari zen, jendearen erreakzioak neurtzeko. Bideo gogor eta harrigarri horren inguruan sentiberatasun handiz aritu ziren bi bertsolariak hamarreko txikian kantuan.

 Igandean ikusgai

   
 Hori dena eta askoz gehiago igande honetan izango da ikusgai ETB1en, arratsaldeko 15:00etatik aurrera. Eta laster interneten ere bai, EITB Nahieran-en.
 

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu