Arabako Bertsolari Txapelketa 2017-03-06

Manex Agirre nagusi Legution

Manex Agirre nagusi Legution
Bere atzetik geratu ziren, hurrenez hurren, Iñaki Viñaspre, Peru Abarrategi, Iker Agirre, Felipe Zelaieta eta Jon Ruiz de Pinedo. Asteburuan Aramaion izango da zita.
 Arabako Bertsolari Txapelketa azkeneko txanpan sartu da. Joan zen larunbatean Legution jokatu zen finalaurrekoetako bigarren itzuliko lehenengo saioa. Nieves del Alamo aurkezle eta Patxi Aizpurua, Ainhoa Aizpurua eta Aitor Jimenez epaile zirela, honela geratu zen sailkapena:

 1.- Manex Agirrek         248 puntu
 2.- Iñaki Viñasprek       247,5 puntu
 3.- Peru Abarrategik      235,5 puntu
 4.- Iker Agirrek          234 puntu
 5.- Felipe Zelaietak      233,5 puntu
 6.- Jon Ruiz de Pinedok   209 puntu

 Larunbatean Laudion


 Hurrengo hitzordua larunbatean izango da, arratsaldeko 17:30ean, Laudioko LHUIko zine-aretoan. Honako seikote hau aterako da kantura:

 Ander Solozabal
 Asier Rubio
 Jagoba Apaolaza
 Paula Amilburu
 Rikardo Gonzalez de Durana
 Xabi Igoa
 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza