Atzo izan zen aurkezpena 2017-03-08

BBK Sariketaren 25. edizioa hasiko da gaur

Gaur hasiko da Arratzun Bizkaiko bertsolari gazteen 25. BBK Saria. Zortzi taldek hartuko dute parte eta Bilbon izango da finala martxoaren 31n. Busturialdea eta Durangaldea arituko dira bertsotan gaur.
Gaur hasiko da Arratzun Bizkaiko bertsolari gazteen 25. BBK Saria. Zortzi taldek hartuko dute parte eta Bilbon izango da finala martxoaren 31n. 1993. urtean jokatu zen lehenengoz Bizkaiko bertsolaritzan hain sustraituta dagoen taldekako sariketa hau. Orduko hartan 35 gaztek hartu zuten parte, 5 taldetan. Urteek aurrera egin ahala, sariketa haziz eta Bizkaia osora hedatuz joan da. Aurten Bizkaiko eskualde guztietako zortzi talde izango dira. Honako hauek dira parte hartuko duten taldeak: Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri/Ezkerraldea, Uribe-Butroe, Uribe-Kosta, Hego Uribe eta Lea-Artibai.

Sariketa atzo goizean aurkeztu zen Bilboko BBK Salan. Bertan egon dira Ione Narbaiza Bizkaiko Bertsozale Elkarteko eragilea, Juanjo Respaldiza Bizkaiko Ikastolen Elkarteko bertsolaritza arduraduna, Leire Aragón BBKren Gizarte Ekintzako zuzendaria eta Etxahun Lekue, Bizkaiko Bertsolari Txapelduna.

Saio gehienak ikastetxeetan egiten dira, eta ikusleak, kasu denetan, ikastetxeetan bertsolaritza lantzen ari diren ikasleak izaten dira. Edozein kasutan, saioak irekiak dira, eta gura duena hurbildu daiteke. Bereziki, finalera etortzeko gonbidapena luzatu dute antolatzaileek. Finala BBK Salan izango da martxoaren 31n, eta talde argazki handia aterako da bertan, aurtengo parte hartzaileekin, eta baita, 25 urte hauetan sariketa honen parte izan diren gainontzeko eragileekin (betsolari, gai-jartzaile, epaile, antolatzaile…) ere.



 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu